XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.- MAKINAK
1.1.- Definizioa, motak eta elementuak
1.1.1.- Makina sinpleak
1.1.1.1.- Palanka
1.1.1.2.- Poleak
1.1.1.3.- Plano inklinatua
1.2.- Makinaren baten lana eta errendimendua.

Makina kontzeptuan LANA ERRAZTEKO helburua duten aparatu asko sartzen da.

Begira zure ingurura, makinatzat har daitezkeen traste ugari ikusiko duzu, edozein lan edo iharduera egiteko makinetara jotzen bait dugu gero eta gehiago.

Dena den, beti izan dira makinak.

Hasiera batean gutxi zeuden eta berak oso bakun eta sinpleak gainera.

MAKINA SINPLE horiek dira, hain zuzen ere, guk hemen aztertuko ditugunak.

Brontze Aroko gizonak makinez baliatu ziren zutarriak (menirak) altxatzeko.

Egiptiarrek makinei esker egin zituzten piramideak.

Grekoek eta erromatarrek eraikuntzetan, gerrarako eta beste gauza askotarako erabili zituzten.

Arkimedesek sakon aztertu zituen makinak, gogora dezagun hain ospetsua egin den bere esaldi hura: Emadazue bermapuntu bat eta mundua mugituko dut; edo polea-sistema batez itsasuntzi zamatua uretatik atera zuenekoa; edota erromatarrek Syrakusa inguratua zutenean, bere makinei esker zein estuasunean sartu zituen.

Baina zientziak eta teknikak aurrera egin duten neurrian, gero eta gehiago hobetu eta konplikatu dira makinak.

Eta gaur egun oso makina ugari eta konplexuak ditugu, gizonari bere eguneroko lanean izugarrizko laguntza ematen diotenak.

1.1.- Definizioa, motak, elementuak
1.1.1.- Makina sinpleak
1.1.1.1.- Palanka
1.1.1.2.- Poleak
1.1.1.3.- Plano inklinatua.

Gogoan izan makinek lana errazten dutela, baina EZ dutela sortzen.

Makinek energia lan erabilgarri bilakatzen dute; edo bestela esanda, indarren efektua handitu egiten dute, horrela hobeto aprobetxatzeko.

Beraz, esan dezakegu makina INDAR BATEN EFEKTUA HANDITZEN DUEN APARATUA DELA.

Baina makina batzuek hori ere ez dute egiten, hauen bidez, lan bat burutzeko, indarrak modu erraz eta erosoago batez aplikatzea lortzen da.